Nahi al duzu zure argazkia web honetan agertzea eta egundoko zahato eder baten hileroko zozketan parte hartzea? Bidal iezaguzu argazkia ur markarik gabe, deskribapen txiki batek lagunduta, besteak beste, non egin zenuen zehaztuz eta Gasteiz Wine City-ren sustapenerako uztea onartuz.

Orain zu izan zaitezke web orrian konpartitzen ditugun argazkietako protagonista. Nahi dugu ezagutu zure harremana Arabako Errioxako ardoarekin edota Arabako Txakolinarekin. Hitz egin iezaguzu zure lagun, bikote, sendi edo beste edozein gairi buruz, ardoa protagonista izanik.

Argazkiaren nolakotasunak

  • Argazkiak inon eraman behar du, Arabako Errioxako ardo edo Arabako Txakolina.

  • Ez du eduki behar irudi espliziturik ezta eduki ez egokirik.

  • Gure web orrian modu egokiz ikusi ahal izateko, gutxieneko zabalera 640 pxekoa eta goiera 480 pxekoa izango da (800px600px).

  • Argazkiaren egilea izan behar duzu eta zure baimena eman, web orrian erakutsi ahal izateko.

  • Bidal iezaguzu honako helbide elektronikora, zure izen abizenak, NAN eta baimen idatzia adieraziz: winecity.vitoriagasteiz@gmail.com

DATUEN ZAINTZA

Izaera Pertsonaleko Datuen Zaintza dela-eta, Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluaren edukia betez, Gasteiz Wine City elkarteak adierazten du, orri honetara bildutako datu pertsonalak ez direla inongo fitxategitan erregistratuko ezta ezelako tratamendutara jarriko, baizik eta, sustapenerako eta  bitarte honetaz Gasteiz Wine City-ra informazio bila jotzen duten pertsonei erantzun ahal izateko erabiliko dira bakarrik. Gasteiz Wine Cityren artxiboetara pasatuko dira baldin eta interesatuek aldez aurreko baimena ematen badute, eta ez dira inoiz hirugarren bati lagako, haien aurreko baimenik gabe.

© Vitoria-Gasteiz Wine City